Kutsidazu Bidea Ixabel
Dirección: Mireia Gabilondo, Fernando Bernués
Sinopsia
Juan Martín mutil gazte donostiar bat da. 1978ko udan, baserri batera joatea erabakitzen du, bere euskara osatzeko. Dakusagun kontrastea da gakoa. Gizonezko protagonista lotsatia da, hiriko mutil klasikoa, eta baserriko familia, aldiz, zakarki naturala. Bere ikasketa prozesuan, dena oztopo zaio Juan Martíni. Kontuan hartu behar da, gainera, zein trakets eta negargarri ageri den hasieran. Hortxe dago komedia erromantiko honen komikotasunaren oinarria. Hasiera-hasieratik, izan ere, berak ikasi duen euskara akademikoa ez bezalako euskara topatuko du Juanek. Baserriko amonak irribarre maltzur batekin hartzen du gaztea. Agerian gelditzen da nolako inpresioa sortu duen hiriko mutilak baserri munduko pertsonen artean.
Fitxa
Izenburua: Kutsidazu bidea, Ixabel
Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Urtea : 2006
Iraupena: 100 min.
Generoa: Comedia
Interpreteak: Mikel Losada, Ainere Tolosa, Iñake Irastorza, Mireia Gabilondo, Angel Alkain, Joseba Apaolaza, Maite Arrese, Teresa Calo, Sara Cortazar, Ana Elordi, Isidoro Fernández, Lierni Fresnedo, Asier Hormaza, Egoitz Lasa, José Ramón Soroiz, Jose Luis Ugartemendia, Carlos Zabala, Iñaki Zapirain, Xabier Zapirain
Ekoizpena: Tentazioa, Orio y Rec
Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
Efektu Bisualak: Inaki Imaz
Argazkia: Gaizka Bourgeaud
Musika: Iñaki Salvador
Ekoizpen exekutiboa: Eneko Olasagasti