
Xalbador. Izana eta Izena (Dokumentala)
Eneko Dorronsoro


Sinopsia
Ezagunak dira Xalbadorren bertsoak; ezaguna txistuak txalo bihurtu zitueneko eguna. Eta ezaguna da Xalbadorren heriotzaren dramatismoa: bere jaioterrian, omenaldi bat egiten zitzaion bitartean.
Sortze-izenez Ferranddo,Urepeleko Xalbadorrenia etxaldean sortu eta bizi izan zen.Artzain-laboraria zen ogibidez;baina bertsoari eskaini zion bizitza. Eta hori egin ahal izateko, norbaitek behar etxeko lanetan!
Bere lau seme-alaben bitartez egin dut Xalbador bertsolariarengandik Ferranddo laborariarenganako bidea; eta aurkitu ez badut ere, Urepeleko mendi hegaletan bere ahotsa entzun izanaren irudipena daukat. Kantari ari zen.
Fitxa
Zuzendaritza: Eneko Dorronsoro
- Gidoia: Eneko Dorronsoro eta Maialen Sarasua Oliden
- Ekoizle eragilea: Mireia Gabilondo
- Ekoizle zuzendaria: Ane Antoñanzas
- Muntaia: Maialen Sarasua Oliden
- Kamara: Ekain Irigoien, Bruno Amaral, Iñigo Kintana
- Irudi posprodukzioa: Demetrio Elorza
- Soinu prosprodukzioa: Iosu Gonzalez
- Musika: Borja Rodriguez Guevara



